Arabako egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian da

IMGP5628La Sebe errotako presa guztiz hondatuko da zaharberritzen ez badute. Hala ohartarazi du Uribarri Gaubeako kontzejuak. Beharrezko neurriak hartzen ez badira Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontserbatzen den zurezko presa bakarra desagertuko da, betiko.

Joan den neguko euriteen ondorioz ur korronteak zulo handi bat egin zuen presaren egituran eta, Uribarriko kontzejuak adierazi duenez presaren egoera “oso larria” da eta edozein unetan eror daiteke. 60.000 euroko inbertsioa aurreikusi du kontzejuak La Sebeko presa salbatzeko.

XVIII. mendean jada dokumentatuta dago zurezko presa Omecillo ibaian, Uribarri Gaubea herriko La Sebe errotatik bostehun bat metrora. Presaren eginbeharra ibaiaren ur-maila igotzea zen kanalera bideratuz errota martxan jartzeko. Jarraitu “Arabako egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian da” irakurtzen