Garoñako hondakin erradiaktiboen biltegia egiteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

int37Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministerioak Nuclenor enpresaren eskaera onartu du eta talde ekologisten eta inguruko udalen alegazio gehienak atzera bota ditu. Hala, Garoñako Zentral Nuklearraren lursailetan hondakin erradioaktiboak jasotzeko behin behineko biltegia egiteko aukera zabaldu du behin ingurugiro eraginari buruzko txostena onartu eta gero. Gaubeatik 13 kilometrora dago Garoñako zentral nuklearra.

Garoñako zentral nuklearraren jabeak zentrala ixteko prozesua hasi aurretik eskatu zuen biltegia, 2013. urtean, urasketan dagoen erreaktorearen erregai nuklearra nonbait gordetzeko, Villar de Cañasko biltegira bidali aurretik. Askoz jota hamar urtez funtzionatuko du Garoñan egingo duten biltegiak.

Gaur egun mahai gainean dauden aukera guztientzako baliagarria da biltegia, hau da, zentrala itxi edo ez biltegia beharrezkoa da, izan ere gaur egun zentralaren ondoan dagoen urasketan pilatzen dira agortutako hondakin erradioaktiboak eta hemendik bi urtera gainezka egingo du. Bestetik Garoña berriro martxan jarri nahi izanez gero ezinbestekoa da biltegia egitea.

Beste alde batetik, Espainiako Gobernuak adierazi berri du Garoñatik Villar de Cañasera hondakinak eramateko Burgos zeharkatzen duen ibilbidea lehenesten duela, eta beraz printzipioz Euskal Herriko alternatiba baztertzen du.

Advertisements

Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena

IMG_0929

Garoñako zentralaren aktibitate handiko hondakin erradioaktiboak Cuencako Villar de Cañas herrian eraikiko den hilerri nuklearrera eramateko Lantarongo herriak zeharkatzea proposatu du Enresak. Hala, beste alternatiba batzuen aldean A-2122 errepidea erabiltzea lehenetsi du. Horrela jasotzen da Espainiako Gobernua une honetan aztertzen ari den Ingurumen eraginaren txostenean.
Oraindik ez dago argi noiz hasiko diren Cuencako hilerri nuklearra eraikitzen ezta noiz hasiko liratekeen Garoñako hondakinak mugitzen ere. Dena den, planak aurrera egiten badu zabor nuklearra eramaten dituzten kamioiek Arabako naturgune garrantzitsuenetakoa bat -Sobrongo haitzartea- erabiliko lukete bidaia egiteko. Izan ere, A-2122 errepideak besteak beste Sobron zeharkatzen du eta aipatu eremua Natura 2000 Sarearen barruan dago, Interes Komunitarioko Habitatea da eta gainera, Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatzea aztertzen ari da. Halaber, errepide horretan dauden Arabako herri txiki batzuek garraio erradioaktiboen joan etorria jasan beharko lukete urte luzez, Larrazubia, Fontetxa edo Zubillaga esatebaterako.  Jarraitu Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena irakurtzen