Nabarmen aldatu da Caicedo Yusoko edo Arreoko lakua 2013. urtean ingurunea berreskuratzeko eta babesteko Life Tremedal ekimena martxan jarri zutenetik. Toki isolatua da Arreo baina hala ere presio handia eragiten zuten lakuan nekazaritzak batetik eta espezie inbaditzaileek bestetik. Jarduera arriskutsuak zuzentzeko planaren ondorioak begi bistan dira orain, lakua hesitu eta tokiko zuhaitzak eta landareak jarri dituzte eta ibilibide mugatua ezarri dute lakua inguratu nahi izanez gero. Iaz gainera espezie inbaditzaileak kontrolatzeko harrapaketa lan handia egin zuten.
Caicedo Yuso kontzejuan dago Arreo, Lantaronen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko laku natural iraunkor bakarra da. Itsasoaren mailatik 650 metroko altitudean dago eta iturburu gazi batek osatzen duen elikadura arro txiki bat dauka. Gainera, Iberiar Penintsulan gatz tximinien gainean dauden bi lakuetako bat da. Gesaltzako gatz haranarekin lotura hidrogeologiko zuzena du Arreok. Jarraitu Arreoko lakua berreskuratzeko eta babesteko ekimena aurrera doa irakurtzen
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...