Gai toxiko arriskutsuen maila gainditu du Zadorrak

Gai toxiko arriskutsuen maila beste behin gainditu du Zadorra ibaiak. Legediak zehazten dituen parametroak aise gainditu dira Lantaron eta Iruña Oka udalerrietan 2014. urtean. Ebroko Ur Konfederazioak urtero egiten duen txostena aurkeztu du.

Jarraitu Gai toxiko arriskutsuen maila gainditu du Zadorrak irakurtzen

Advertisements

Biluztu dute Sobron

IMGP5798Ehunka lagun hurbiltzen ari da azken egunetan Sobrongo urtegira ezohiko irudi ederrarekin gozatzeko. Izan ere urriaren 9ra arte Sobrongo presaren mantentze lanak eta garbiketa egiten ari da Iberdrola eta urtegiaren ur maila jaitsi behar izan du. Urak atzera egin duenean agerian geratu dira urak estali zituen Burgos eta Arabako azpiegitura bitxiak eta milaka tona zebra-muskuilu, besteak beste.

Sobrongo urtegiak gordetzen dituen sekretuek jende andana erakarri dute Araba eta Burgos arteko muga egiten duen Sobron hazpitartera. Ingurua berez polita bada are gehiago egun hauetan. Ebro ibaiaren ibilgu naturala eta alde bietan sortzen diren hareazko hondartzak ikusi ahal dira eta halaber aukera dago Burgosko Tobalina eta Arabako Gaubea bailarak lotzen zituen lehengo errepidetik igarotzeko eta garaiko tunela zeharkatzeko.

Bitxikeri gehiago agerian geratu dira. Hala XX. mendearen hasieran, 1905 urtean hain zuzen Iberduerok Larrazubiko zentral hidroelektrikoa hornitzeko Ebrorekiko paralelo eraiki zuen kanalaren hondakinak ikus daitezke. Espainiako estatuan eraiki zuten lehenengoa zentrala da.

Halaber Tobalinilla (Burgos) herrian zegoen udal aduanaren eraikina, fielatoa, ikus daiteke eta Araba eta Burgos arteko mugarriak. Deigarriak dira ere urtegiak estaltzen dituen hondakinetara eta harrietara itsatsita agertu diren milaka eta milaka tona zebra muskuilu. Jarraitu Biluztu dute Sobron irakurtzen