Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua

ARKAMO_AArkamu mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu du Eusko Jaurlaritzak, eta Natura 2000 Europako sarean sartu dute. Gibillo-Arrastaria ingurunearekin eta Salvada-Gorobel mendilerroarekin batera, Araban bikain zaindutako gune naturalen artean dago Arkamu. Arkamu mendilerroa kareharrizkoa da eta leize, dolina (harkaitza urtzean eratutako sakonuneak) eta lapiaz (uraren higadurak harkaitzean eratutako ildoak) asko ditu, formazio karstikoetan ohikoa den legez. Continue reading “Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua”

Advertisements