Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden

IMGP6405

Neguko euriak hasi baino lehen Trespondeko zubiaren gaitasun hidraulikoa hobetzeko lanak bukatu nahi dituzte. Urriaz geroztik hondeatzeko makinak sastrakak eta oztopoak kentzen egon dira; eta zubiaren zutabeetan harrapatuta zeuden hainbat enbor ere kendu dituzte. Zadorra ibaian gora metatutako abarrak eta baso hondarrak ere ezabatzen ari dira. Zubiaren forma dela eta askotan geratzen baitira trabatuta.

Continue reading “Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden”

Advertisements

Munduko lehen izarren parkea izendatu dute Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoa

IMGP6371Badaia mendilerroan, XIII. mendeko monasterio baten hondakinen artean, Gasteiztik hamar bat kilometrora, munduko lehen izarren parkea dago. Lau hektareako Santa Katalina lorategi botanikoan milatik gora landare, zuhaitz eta loreak inguratuta behaketa astronomikoa egiteko baldintza paregabeak daudela ziurtatu berri du Startlight Fundazioak.

Irabazi gabeko fundazioa Kanarietako Astrofisika Institutuak sortu zuen “astronomia hedatu, gaueko zerua zaindu eta izarrak behatzeko eskubidearen alde lan egiteko”. Unescoren, Turismoaren Munduko Erakundearen eta Nazioarteko Astronomia Batasunaren babesa du. Fundazioak ziurtagirien sistema bat sortu du zeruaren kalitate bikaina duten eta izarren behaketa ondare gisa txertatzen dituzten tokiak nabarmentzeko. Sailkapenaren arabera ‘izarren parkeak’ gaueko zerua bereziki zaintzen duten udalerrietan aukeratzen dira eta jarduera astronomikoak antolatzeko aukera bikaina ematen duten tokiak dira. Santa Katalina lorategi botanikoa sailkapen horretan sartu den munduko lehen gunea da.  Continue reading “Munduko lehen izarren parkea izendatu dute Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoa”