Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna

Sobron. Zubi zuria
Zubi zuria. (Araba Foru Aldundiaren Artxibategia)

Utzikeria eta ura aliatu dira Sobrongo aintzinako bainuetxearen azken aztarna behera botatzeko. Zubi Zuria 1901. urtean eraiki zuten, Arabako Sobronen eta Burgosko Soportillan dauden iturburuak lotzeko. Ordurarte txalupa batean eramaten zituzten bainuetxeko bezeroak Ebro ibaiaren ertz batetik bestera. Egun, Zubi Zuria Sobrongo antzinako ospearen lekukoa izateaz aparte mendi ibilbide ugariren ezinbesteko igarobidea zen, GR-99 esatebaterako, eta abentura enpresa batek zubia erabiltzen zuen puenting-a egiteko. Iragan asteko astelehenean jazo zen ezbeharra. Asteburuan euri asko egin zuen inguruan eta Sobrongo urtegia hustutzea erabaki zuten. Zubi Zuriak ezin izan zuen jasan Ebro ibaiaren indarra eta erori egin zen. Uraren Museoa kokatzeko erabili duten kapera zaharratik aparte, Zubi Zuria zen Sobronen XIX. mendean eraiki zen bainuetxearen azken aztarna. Sobronen eta Soportillan dauden ur sendagarriak sona handia dute XIII. mendetik erabili izan direlako zenbait gaixotasun arintzeko edo sendatzeko. Jarraitu “Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna” irakurtzen

Advertisements

Deskontzejuan

2015-01-30 17.52.28
Arabako kontzejuen inguruan maiz entzuten eta irakurtzen ditudan hausnarketek ez dute zerikusi handirik nik bizi dudan esperientziarekin. Egia da, bai, eta hala onartu behar da, Arabako kontzejuen egitura demokrazia zuzenaren eredu ezin hobea dela. Teorian, bederen, herrian erroldatuta gauden bizilagun guztiok parte hartzeko eskubidea dugu, maiztasunez biltzen gara, eta herriko kontuetaz erabakiak hartzen ditugu.
Herritar orok aukera du bere iritzia zuzenean emateko, eztabaidatzeko, eta herriaren gobernuan parte hartzeko. Lau urtean behin aukeratzen ditugu lurraldeko kontzejuetako lehendakariak, lehendakariordeak eta idazkariak, eta hiru lagun horiek arduratzen dira egunerokoan herriaren beharrei erantzuten, diru kontuak kudeatzen, eta herriak dituen beharrak edo arazoak kontzejuko bileretan planteatzen. Hautatua izateko eta bozkatu ahal izateko 18 urtetik gorakoa izatea eta herrian erroldatuta egotea dira baldintza bakarrak, eta ez dago alderdi politikorik ez bestelako ordezkaritza formularik. Teorian behintzat kontzejua instituzio demokratiko garbia da. Haatik, gizonez eta emakumez osaturiko egitura instituzional, politiko eta ekonomiko guztietan bezalaxe, teoriaren eta praktikaren artean alde handia dago, eta ez dut oso ondo ulertzen azken garaiotan kontzejuak eta kontzejuen funtzionamendua mitifikatzeko dagoen joera. Ziurrenik demokrazia ordezkatzailearen krisi sakonaren aurrean alternatibak planteatzeko beharra dagoelako egiten da mitifikazio hori, baina, tira, uste dut hobe dela zintzoak izatea sikiera kontzeju askoren egungo funtzionamendua zuzentze aldera. Jarraitu “Deskontzejuan” irakurtzen