Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua

ARKAMO_AArkamu mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu du Eusko Jaurlaritzak, eta Natura 2000 Europako sarean sartu dute. Gibillo-Arrastaria ingurunearekin eta Salvada-Gorobel mendilerroarekin batera, Araban bikain zaindutako gune naturalen artean dago Arkamu.

Jarraitu Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua irakurtzen

Advertisements

Salbatu zure gaztelua

zabalate (phot.ok)Zabalateko gazteluaren inguruan Zanbranako herritarrek eta udalak berak egin duten lana ez da oharkabean pasatuko. Ez behintzat Uruguai eta Euskal Herriaren arteko telebista koprodukzio batek Donostia 2016ko Prime Time deialdia irabazten badu. ‘Salbatu zure herria’ izena du docu-realityak eta lehen saio pilotua Zabalaten grabatu zuten, irailaren amaieran.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak abian jarri du Prime Time proiektua. Horren helburua da Europako balioei eta kulturari buruzko telebista-formatu orijinal onena hautatzea eta ekoiztea, ikusle gehien biltzen dituzten orduetan emateko. Gainera, nazioartean ere emateko modukoa izan dadin nahi da. Hilaren 10ean amaitu zen deialdiaren epea eta Zanbranako biztanleak eta telebista saioko arduradunak erabakiaren zain daude.

Ebazpena edoezein izanda ere egitasmoak aurrera egingo du eta ‘Salbatu zure herria’ programaren lehen kapitulu osoa Zabalateko gazteluan grabatuko dute aurki. “Ondarearekin konprometituta eta harro dagoen herri bat behar genuen lehen kapitulua egiteko eta kasualitatez jakin izan genuen Zanbranan egiten ari diren lana. Ondarea nola kudeatu duten ikusi genuenean liluratu ginen”. Libe Fernandez Torrontegi arkitekto, blogari, ekintzaile eta ondarearen hedapenean adituak azaldu ditu egitasmoaren nondik norakoak.

Montevideotik Zanbranara

Fernandezek kudeatzen duen reharq.com blogarekin batera egitasmoan parte hartu dute Uruguaiko OZ Media produktorak eta RSTE enpresa sozialak. Gainera, Unesco Etxearen eta EHUko Eraikitako Ondarearen Ikerketa Taldearen babesa dute. Finantzaketaren aldetik dirulaguntzak eskatzeko aukera aztertzen ari dira une honetan.

Libe Fernandezek azaldu duenez Negobide enpresen elkartearen bitartez Montevideora egin zuen bidai batean sortu zen telebista saioa egiteko aukera. “OZ Media produktorarekin bilera bat izan nuen eta proposatu zidaten nire blogaren edukien inguruan telebista saio bat egitea. Ondarearen hedapenerako telebista formato apurtzailea egin nahi dugu, eduki erakargarriak eskainiko dituena eta ondarea babesten eta kudeatzen duten tokiko eragileekin harremanetan egingo dena”.

Zabalaten aurkitu zuten programa pilotua egiteko toki eredugarria. “Montevideoko bilera hartan Unesco Etxea-ko kide Txabi Anuzitak bizi handiz hitzegin zigun Zanbranari buruz eta Zabalateko gazteluaren egitasmoaren inguruan. Berehala jarri ginen harremanetan Aitor Abecia herriko alkatearekin eta egitasmoa martxan jarri genuen” azaldu du Fernandezek. Iragan irailaren 29an grabatu zuten programa, alkatearen eta herriko biztanleen ezinbesteko laguntzarekin.

Doku-reality bezala definitu duten telebista saioaren asmoa ahaztutako herriak berreskuratzea eta ezagutaraztea da. ‘Salbatu zure herria’ programan ondare arkitektonikoan, gastronomian eta kulturgintzan adituak diren hiru lagun herriz herri joango dira eta bertako biztanleak elkarrizketatuko dituzte. Programak web aplikazioa izango du baita crowfunding plataforma bat ere.

Proiektu ezezaguna

Zanbranako ondare arkitektonikoaren kudeaketak eragin duen kohesio soziala eta herritarren inplikazioa azpimarratu dute Uruguaitik, eta bertan egin den zaharberritze arkeologikoa eta arkitektonikoa eredugarriak direlako aukeratu dute telebista saio baten ikur gisa. Aitzitik Añanan, Araban eta Euskal Herrian Zabalatek ez du merezi duen onarpena jaso. Inor ez ei da profeta bere herrian, Zanbrana ere ez.

Izan ere inork gutxi jakingo du Zabalate dela Arabako armarrian dagoen gaztelua eta Euskal Herrian dagoen multzo historiko ikusgarrienetako bat. Gaztelua 780 metroko garaierako haitz malkartsu, estu eta luzaran baten gainean kokatuta dago, eta itsasontzi forma berezia ematen dio horrek. XI. mendean eraiki zen eta zeregin militar aktiboa bete zuen Gaztela eta Nafarroako erresumen arteko borroka etengabeetan.

Paraje miresgarria zaintzen du Zabalatek. Harkaizti malkartsu baten gainean Uda ibaiaren sarrera zaintzen du. Ocioko gazteluarekin batera -Toloño mendilerroaren iparraldean biak- mendebaldetik ekialdera hedatzen diren bi haran kontrolatzen zituzten, Inglares harana eta Trebiñu barnean hartzen duen Uda ibaiarena. Azken hau Arabako Lautadarako eta Nafarroarako bidea zen.

2013. urtean betiko desagertzeko zorian zegoen Zabalateko monumentu multzoa baina herriko alkate Aitor Abeciaren eta herritarren ekimenari esker zaharberritze lan sakona egin da eta turismo kultural aktiboaren eredua bilakatu da monumentua. Hala, besteak beste gaur egun zurezko pasabide bati esker gotorlekuaren zati bat ikus daiteke eta audiogida interaktibo batek lagunduta multzo osoa zeharkatu eta ezagutu. Zenbait guneetan banatuta dago ibilibidea: Errebala, Portillo de Ibda edo Villavieja hiribildu gotortu zaharra, Santa Maria elizaren hondarrak, gaztelua bera, karobia eta harrobia.

Halaber familiei eta eskolei zuzendutako jinkana kultural interaktiboa prestatu dute Zabalateko ibilbidean Arabako Erdi Aroko historia ezagutarazteko. Umeek Bernardino Fernandez de Velasco jaunari gaztelua etsaiengandik babesten lagundu behar diote jokuan. Smartphone edo tablet-a erabiliz arrastoei jarraitu behar dizkiete eta toki garrantzitsuenetan aurkituko dituzten erronkak gainditu.

Informazio gehiago: www.castillodeportilla.com

Arabako egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian da

IMGP5628La Sebe errotako presa guztiz hondatuko da zaharberritzen ez badute. Hala ohartarazi du Uribarri Gaubeako kontzejuak. Beharrezko neurriak hartzen ez badira Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontserbatzen den zurezko presa bakarra desagertuko da, betiko.

Joan den neguko euriteen ondorioz ur korronteak zulo handi bat egin zuen presaren egituran eta, Uribarriko kontzejuak adierazi duenez presaren egoera “oso larria” da eta edozein unetan eror daiteke. 60.000 euroko inbertsioa aurreikusi du kontzejuak La Sebeko presa salbatzeko.

XVIII. mendean jada dokumentatuta dago zurezko presa Omecillo ibaian, Uribarri Gaubea herriko La Sebe errotatik bostehun bat metrora. Presaren eginbeharra ibaiaren ur-maila igotzea zen kanalera bideratuz errota martxan jartzeko. Jarraitu Arabako egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian da irakurtzen

Garoñako hondakin erradiaktiboen biltegia egiteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

int37Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministerioak Nuclenor enpresaren eskaera onartu du eta talde ekologisten eta inguruko udalen alegazio gehienak atzera bota ditu. Hala, Garoñako Zentral Nuklearraren lursailetan hondakin erradioaktiboak jasotzeko behin behineko biltegia egiteko aukera zabaldu du behin ingurugiro eraginari buruzko txostena onartu eta gero. Gaubeatik 13 kilometrora dago Garoñako zentral nuklearra.

Garoñako zentral nuklearraren jabeak zentrala ixteko prozesua hasi aurretik eskatu zuen biltegia, 2013. urtean, urasketan dagoen erreaktorearen erregai nuklearra nonbait gordetzeko, Villar de Cañasko biltegira bidali aurretik. Askoz jota hamar urtez funtzionatuko du Garoñan egingo duten biltegiak.

Gaur egun mahai gainean dauden aukera guztientzako baliagarria da biltegia, hau da, zentrala itxi edo ez biltegia beharrezkoa da, izan ere gaur egun zentralaren ondoan dagoen urasketan pilatzen dira agortutako hondakin erradioaktiboak eta hemendik bi urtera gainezka egingo du. Bestetik Garoña berriro martxan jarri nahi izanez gero ezinbestekoa da biltegia egitea.

Beste alde batetik, Espainiako Gobernuak adierazi berri du Garoñatik Villar de Cañasera hondakinak eramateko Burgos zeharkatzen duen ibilbidea lehenesten duela, eta beraz printzipioz Euskal Herriko alternatiba baztertzen du.

Oroimena, sasien lekuan

IMGP5754

IMGP5732 (1) IMGP5703Bost urte igaro dira Primitivo Fernandez de Labastida, Florentino Garcia Valencia eta Monica Barron del Val nekazarien gorpuzkinak La Tejera mendateko hobi komunetik atera zituztenetik eta bosgarrenez bildu dira senideak, lagunak eta Ahaztuak elkarteko kideak fusilatutako lagunak omentzeko. “Pertsona hauen zordunak gara eta gure konpromisoa urtero hemen egotea da, hemen egongo ez bagina sasitza egongo litzakete toki honetan eta batek baino gehiagok gertatutakoa auzian jarriko luke” esan du Marcelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak.

Hilaren 13an bildu ziren La Tejeran berrogeitahamar lagun inguru Burgoseko hiru nekazariak ekitaldi xume batean gogoratzeko. Aurreskua eta lore eskaintza egin zituzten mendatean jarritako oroitarriaren ondoan. Primitivo Fernandez de Labastidaren bilobak Gesaltzako eta Erriberagoitiako lagunek hobia aurkitzeko eman zieten laguntza gogoratu eta eskertu zuen. “Duela bost urte hemendik genbiltzan zuekin, pikatxoa hartu genuen eta aitona bilatzen hasi ginen gure kabuz eta jakin gabe oso ondo zer egiten genuen ezta legez kontra ari ginen. Zuei esker gaur nire ama eta izeba, Primitivoren alabak, hona itzuli dira” esan zuen. Jarraitu Oroimena, sasien lekuan irakurtzen

Padel pista bat eraikiko dute Espejon

Espejo PlazaGaubean bakoitzak bere astoari egiten dio arre. Bovedan gastuei aurre egin ezinik igerilekua itxi eta harearekin estali behar izan duten bitartean Espejon padel pista estalia eraikiko dute. Inbertsioa egiteko aitzakia da hamar kilometro eskasera dagoen Lantarongo padel pistara hurbildu behar direla Gaubeako jokalariak, eta antza bidea luzea egiten zaie.

Udalak El Eco de Valdegovia EAJren aldizkariaren bitartez zabaldu berri du egitasmoa. 30.000 euro inbertituko dituzte obra egiteko, Udalaren inbertsioaz gainera Eusko Jaurlaritzaren Erein plana eta Arabako Aldundiaren Foru Plana baliatuko dituzte. EAJren arabera, etorkizunera begira padel pistak ez du diru inbertsiorik behar izango orduro 10 euro inguru kobratuko baitituzte pistak erabiltzeko eta ondorioz mantentze lanak finantzatu ahal izango dituzte. Jarraitu Padel pista bat eraikiko dute Espejon irakurtzen

Añanako Azokaren hirugarren urteurrena ospatu dute

IMGP4518

“Gure baserritarren bizi proiektu bakoitzari lagundu, bizi garen inguru honen biziberritzea sustatuz”. Helburu horrekin jaio zen Añanako Ekoizleen Azoka duela hiru urte, eskualdeko dozena bat baserritarren eta artisauen ekimenari esker. Iragan igandean Uribarri Gaubeako frontoian azokaren sendotzea ospatu zuten.

Hilabetean behin antolatzen dute merkatua, lehen igandean, Gaubean. Añanako eta mugan dauden Burgosko ekoizleak biltzen dira. Halaber, beste eskualdeko baserritarrak gonbidatu egiten dituzte euren produktuak Gaubeara eramaten, eta inguruko herritarrek aukera aparta dute zuzenean tokiko produktuak erosteko.

Añanako ekoizle sarearen partaide den Mila Madinabeitiak azaldu duenez, ekimena abian jarri zutenean baserritarrek ez zuten imajinatzen azokak halako arrakasta lortuko zuela. “Gaur egun Añanako azoka espazio tinkoa da, espazio bizia, eta gainera bailaran bizi diren herritarren bilgunea bilakatu da, baita beste toki batzuetatik etortzen diren lagunena ere”. Jarraitu Añanako Azokaren hirugarren urteurrena ospatu dute irakurtzen