Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua

ARKAMO_AArkamu mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu du Eusko Jaurlaritzak, eta Natura 2000 Europako sarean sartu dute. Gibillo-Arrastaria ingurunearekin eta Salvada-Gorobel mendilerroarekin batera, Araban bikain zaindutako gune naturalen artean dago Arkamu. Arkamu mendilerroa kareharrizkoa da eta leize, dolina (harkaitza urtzean eratutako sakonuneak) eta lapiaz (uraren higadurak harkaitzean eratutako ildoak) asko ditu, formazio karstikoetan ohikoa den legez. Jarraitu “Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua” irakurtzen

La Sebe presa salbatzeko dirua jarriko du Arabako Aldundiak

La Sebe presaArabako Foru Aldundiak premiazko neurriak hartuko ditu Uribarri Gaubeako La Sebe presa salbatzeko. Diputatuen Kontseiluak onartu berri du 68.615,15 euro zuzenduko dituela presaren lehengoratzeari lehenbailehen ekiteko. Gaubeako presaren desagerpena saihestu nahi dute, izan ere gerta daitekeen zerbait da Omecillo ibaiaren urak azken urteotan eragin duen higaduraren ondorioz. Uribarri Gaubeako kontzejuak uda aurretik salatu zuen EAEko egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian zegoela. Zaharberritzea berehala hasi nahi da eta urtea amaitu baino lehen amaituta izango dute.

La Sebe errotaren industriaurreko gunea 1781. urtekoa da eta 2005ean erregistratu zen lehen aldiz Añanako Kuadrillako ondare arkitektonikoaren inbentario batean. Guneak halako errotekin batera izaten den sistema hidrauliko guztia zuen: presa, palak, ubidea, bitarteko uhateak ureztaketarako bigarren mailako ubideak hornitzeko… Errotaren presa bereziki deigarria da tipologiagatik eta eraikitzean erabilitako materialengatik, eta 2011. urtean Eusko Jaurlaritzak haren balioa aitortu eta Kultura Intereseko Ondasunen zerrendan monumentu izendatu zuen.

2005. urtean Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak urgentziazko eraberritze bat egin zuen presaren hondatzea geldiarazteko. Egurrezko ohol batzuk jarri ziren egituraren barnealdera ura ez sartzeko, eta barnealdea betetzen zuten materialak arrastatzea geldiarazteko. Halaber tamaina ertaineko harriak jarri ziren, desagertutako betegarriak osatu ziren eta zeuden jario txikiak buxatu zituzten. Haatik joan den otsailean Gaubean gertatu ziren euriteen ondorioz ur korronteak zulo handia egin zuen presaren egituran eta oso egoera larrian utzi zuen.

 

Arabako egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian da

IMGP5628La Sebe errotako presa guztiz hondatuko da zaharberritzen ez badute. Hala ohartarazi du Uribarri Gaubeako kontzejuak. Beharrezko neurriak hartzen ez badira Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontserbatzen den zurezko presa bakarra desagertuko da, betiko.

Joan den neguko euriteen ondorioz ur korronteak zulo handi bat egin zuen presaren egituran eta, Uribarriko kontzejuak adierazi duenez presaren egoera “oso larria” da eta edozein unetan eror daiteke. 60.000 euroko inbertsioa aurreikusi du kontzejuak La Sebeko presa salbatzeko.

XVIII. mendean jada dokumentatuta dago zurezko presa Omecillo ibaian, Uribarri Gaubea herriko La Sebe errotatik bostehun bat metrora. Presaren eginbeharra ibaiaren ur-maila igotzea zen kanalera bideratuz errota martxan jartzeko. Jarraitu “Arabako egurrezko presa bakarra betirako desagertzeko zorian da” irakurtzen

Frutagile txikiak laguntzeko ekimen berria Añana Kuadrillan

IMG_2270

Gaubeako Enpresarien eta Ekintzaileen Elkarteak frutari zukua ateratzeko ekipoa erosi berri du eta eskualdeko frutagileei eskaini die. Nekazaritza produkzioa dibertsifikatzea eta produktore txikiek dituzten fruta esplotazioak manten ditzaten alternatiba bat eskaintzea dute helburu. Ekipoa mugigarria da eta Añanan, Basaben eta Corron txandakatzen ari dira. Eskualdeko frutagile guztiek dute aukera erabiltzeko.

Alfredo Orive Añanako Ekintzaileen Elkarteko kideak azaldu duenez, hasiera batean etxeko fruta kontsumorako pentsatuta dago, zukua edo sagardoa egiteko, baina ekipoak fruta zukua pasteurizatzen du eta aukera dago produktua merkaturatzeko ere. Fruta txikitzeko makina homologatuta dago eta osasun erregistroaren baldintzak betetzen ditu. Dena den Euskal Autonomia Erkidegoaren legediaren arabera beste neurri batzuk bete beharko ditu produktua merkaturatu nahi duenak.

Orivek esplikatu duenez Arabako Diputazioak froga modura sagardoa eta fruta zukua egiteko azpiegitura mugigarria erosi zuen iaz eta herrialdeko frutagileei eskaini zien. Frutagintza profesionala eta ekologikoa bultzeko asmoa zuen ekimenak. “Frutagintzaren garapenerako beharrezkoa da transformazioa, baina instalakuntzak oso garestiak dira, batez ere jarduera hasten denean, eta gainera gure eskualdean fruta esplotazioak oso txikiak dira”. Jarraitu “Frutagile txikiak laguntzeko ekimen berria Añana Kuadrillan” irakurtzen