Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna

Sobron. Zubi zuria
Zubi zuria. (Araba Foru Aldundiaren Artxibategia)

Utzikeria eta ura aliatu dira Sobrongo aintzinako bainuetxearen azken aztarna behera botatzeko. Zubi Zuria 1901. urtean eraiki zuten, Arabako Sobronen eta Burgosko Soportillan dauden iturburuak lotzeko. Ordurarte txalupa batean eramaten zituzten bainuetxeko bezeroak Ebro ibaiaren ertz batetik bestera. Egun, Zubi Zuria Sobrongo antzinako ospearen lekukoa izateaz aparte mendi ibilbide ugariren ezinbesteko igarobidea zen, GR-99 esatebaterako, eta abentura enpresa batek zubia erabiltzen zuen puenting-a egiteko. Iragan asteko astelehenean jazo zen ezbeharra. Asteburuan euri asko egin zuen inguruan eta Sobrongo urtegia hustutzea erabaki zuten. Zubi Zuriak ezin izan zuen jasan Ebro ibaiaren indarra eta erori egin zen. Uraren Museoa kokatzeko erabili duten kapera zaharratik aparte, Zubi Zuria zen Sobronen XIX. mendean eraiki zen bainuetxearen azken aztarna. Sobronen eta Soportillan dauden ur sendagarriak sona handia dute XIII. mendetik erabili izan direlako zenbait gaixotasun arintzeko edo sendatzeko. Jarraitu “Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna” irakurtzen