Gaubeako arima bakartia

bide seinaleaUdazkenean zuhaitzek hostoak galtzen dituzten bezalaxe biztanleak galtzen ditu Gaubeak negura hurbildu ahala. Baratzeko lanak amaituta eta eguraldiak okerrera jotzen duenean pixkanaka-pixkanaka desagertzen joaten dira gure herrietatik Gasteizko eta Bilboko beraneanteak, eta triste samar gelditzen dira herrietako kaleak eta plazak.
Udatiarren erritmora moldatzen dira bailarako tabernak eta jatetxeak ere, eta ordutegia murrizten dute gehienek bereziki astean zehar. Asteburuetan lehenbiziko elur malutak iritsi arte bederen ateak zabal-zabalik izango dituzte zizak, gaztainak eta intxaurrak jasotzera etortzen diren igandekoak jasotzeko. Baina benetako hotzaldiak etortzen direnean lau katu hotz paseatuko gara ostegunetan Espejoko pintxopote murriztuan. Lau katu eta lau taberna. Jarraitu “Gaubeako arima bakartia” irakurtzen