Padel pista bat eraikiko dute Espejon

Espejo PlazaGaubean bakoitzak bere astoari egiten dio arre. Bovedan gastuei aurre egin ezinik igerilekua itxi eta harearekin estali behar izan duten bitartean Espejon padel pista estalia eraikiko dute. Inbertsioa egiteko aitzakia da hamar kilometro eskasera dagoen Lantarongo padel pistara hurbildu behar direla Gaubeako jokalariak, eta antza bidea luzea egiten zaie.

Udalak El Eco de Valdegovia EAJren aldizkariaren bitartez zabaldu berri du egitasmoa. 30.000 euro inbertituko dituzte obra egiteko, Udalaren inbertsioaz gainera Eusko Jaurlaritzaren Erein plana eta Arabako Aldundiaren Foru Plana baliatuko dituzte. EAJren arabera, etorkizunera begira padel pistak ez du diru inbertsiorik behar izango orduro 10 euro inguru kobratuko baitituzte pistak erabiltzeko eta ondorioz mantentze lanak finantzatu ahal izango dituzte. Continue reading “Padel pista bat eraikiko dute Espejon”

Advertisements