Gaubeako arima bakartia

bide seinaleaUdazkenean zuhaitzek hostoak galtzen dituzten bezalaxe biztanleak galtzen ditu Gaubeak negura hurbildu ahala. Baratzeko lanak amaituta eta eguraldiak okerrera jotzen duenean pixkanaka-pixkanaka desagertzen joaten dira gure herrietatik Gasteizko eta Bilboko beraneanteak, eta triste samar gelditzen dira herrietako kaleak eta plazak.
Udatiarren erritmora moldatzen dira bailarako tabernak eta jatetxeak ere, eta ordutegia murrizten dute gehienek bereziki astean zehar. Asteburuetan lehenbiziko elur malutak iritsi arte bederen ateak zabal-zabalik izango dituzte zizak, gaztainak eta intxaurrak jasotzera etortzen diren igandekoak jasotzeko. Baina benetako hotzaldiak etortzen direnean lau katu hotz paseatuko gara ostegunetan Espejoko pintxopote murriztuan. Lau katu eta lau taberna. Continue reading “Gaubeako arima bakartia”

Advertisements

Deskontzejuan

2015-01-30 17.52.28
Arabako kontzejuen inguruan maiz entzuten eta irakurtzen ditudan hausnarketek ez dute zerikusi handirik nik bizi dudan esperientziarekin. Egia da, bai, eta hala onartu behar da, Arabako kontzejuen egitura demokrazia zuzenaren eredu ezin hobea dela. Teorian, bederen, herrian erroldatuta gauden bizilagun guztiok parte hartzeko eskubidea dugu, maiztasunez biltzen gara, eta herriko kontuetaz erabakiak hartzen ditugu.
Herritar orok aukera du bere iritzia zuzenean emateko, eztabaidatzeko, eta herriaren gobernuan parte hartzeko. Lau urtean behin aukeratzen ditugu lurraldeko kontzejuetako lehendakariak, lehendakariordeak eta idazkariak, eta hiru lagun horiek arduratzen dira egunerokoan herriaren beharrei erantzuten, diru kontuak kudeatzen, eta herriak dituen beharrak edo arazoak kontzejuko bileretan planteatzen. Hautatua izateko eta bozkatu ahal izateko 18 urtetik gorakoa izatea eta herrian erroldatuta egotea dira baldintza bakarrak, eta ez dago alderdi politikorik ez bestelako ordezkaritza formularik. Teorian behintzat kontzejua instituzio demokratiko garbia da. Haatik, gizonez eta emakumez osaturiko egitura instituzional, politiko eta ekonomiko guztietan bezalaxe, teoriaren eta praktikaren artean alde handia dago, eta ez dut oso ondo ulertzen azken garaiotan kontzejuak eta kontzejuen funtzionamendua mitifikatzeko dagoen joera. Ziurrenik demokrazia ordezkatzailearen krisi sakonaren aurrean alternatibak planteatzeko beharra dagoelako egiten da mitifikazio hori, baina, tira, uste dut hobe dela zintzoak izatea sikiera kontzeju askoren egungo funtzionamendua zuzentze aldera. Continue reading “Deskontzejuan”