Iruña Veleia, harresiaren bi aldeetatik begira

IMGP4527Ostraken inguruko afera jazo zenetik harresi itxurakoa eraiki da gizartearen jakinminaren eta Iruña Veleiako ondarearen artean. Ustezko iruzurrak -egun epaitegietan dago auzia- errezeloa zabaldu du bertako jardueraren inguruan. Gainera erakunde publikoen eta pribatuen aldetik arkeologoen lanak laguntzeko ahalegina murriztu egin da nabarmen. Gauzak horrela gutxi dira egun Tresponde herrian kokaturiko leku miresgarrira hurbiltzen direnak. Eskolako ume gutxi, bisitari gutxi.

Hala eta guztiz ere egoera iraultzeko eta buruko harresiak apurtzeko lan egiten jarraitzen dute egun arkeologoek. Indusketak aurrera darrai eta gainera otsailetik aurrera bisitaldi gidatuak antolatzen ari dira berriz Arabako arkeologi aztarnategi nagusian atzemandako altxorrak zabaltzeko. Jarraitu “Iruña Veleia, harresiaren bi aldeetatik begira” irakurtzen

Enplegua sortzeko ekimenak abiatu dituzte Añanako Kuadrillan

IMGP4519Enplegua sortzeko urratsak egin berri dituzte Gaubeako Udalak eta Añanako Landa Garapenerako Elkarteak. Udalerrian enpresa berriak sortzeko edo azken bi urteetan sortu direnak laguntzeko 128.242 euroko diru partida banatuko du Gaubeako Udalak urtea amaitu bitartean. Ezinbesteko baldintzak dira enpresa Gaubean kokatzea, bertan erroldatuta egotea eta bi urteko jarduera bermatzea dirulaguntza jaso eta gero. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.

Enplegua sortzeko urratsak egin berri dituzte Gaubeako Udalak eta Añanako Landa Garapenerako Elkarteak. Udalerrian enpresa berriak sortzeko edo azken bi urteetan sortu direnak laguntzeko 128.242 euroko diru partida banatuko du Gaubeako Udalak urtea amaitu bitartean. Ezinbesteko baldintzak dira enpresa Gaubean kokatzea, bertan erroldatuta egotea eta bi urteko jarduera bermatzea dirulaguntza jaso eta gero. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.
Gaubeako udalbatzak iragan otsailan onartu zuen aipatu diru kopurua eskualdeko enpresa txikiak eta autonomoak laguntzeko asmoz. Hala, hamar langiletik beherakoentzat banatuko dira partidak eta askoz jota enpresa bakoitzak aurkezten duen aurrekontuaren %40a estaliko da era honetan. Inolaz ere ez da 24.000 euro baino gehiago emango enpresa bakoitzari. Jarraitu “Enplegua sortzeko ekimenak abiatu dituzte Añanako Kuadrillan” irakurtzen

Añanako Azokaren hirugarren urteurrena ospatu dute

IMGP4518

“Gure baserritarren bizi proiektu bakoitzari lagundu, bizi garen inguru honen biziberritzea sustatuz”. Helburu horrekin jaio zen Añanako Ekoizleen Azoka duela hiru urte, eskualdeko dozena bat baserritarren eta artisauen ekimenari esker. Iragan igandean Uribarri Gaubeako frontoian azokaren sendotzea ospatu zuten.

Hilabetean behin antolatzen dute merkatua, lehen igandean, Gaubean. Añanako eta mugan dauden Burgosko ekoizleak biltzen dira. Halaber, beste eskualdeko baserritarrak gonbidatu egiten dituzte euren produktuak Gaubeara eramaten, eta inguruko herritarrek aukera aparta dute zuzenean tokiko produktuak erosteko.

Añanako ekoizle sarearen partaide den Mila Madinabeitiak azaldu duenez, ekimena abian jarri zutenean baserritarrek ez zuten imajinatzen azokak halako arrakasta lortuko zuela. “Gaur egun Añanako azoka espazio tinkoa da, espazio bizia, eta gainera bailaran bizi diren herritarren bilgunea bilakatu da, baita beste toki batzuetatik etortzen diren lagunena ere”. Jarraitu “Añanako Azokaren hirugarren urteurrena ospatu dute” irakurtzen

Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena

IMG_0929

Garoñako zentralaren aktibitate handiko hondakin erradioaktiboak Cuencako Villar de Cañas herrian eraikiko den hilerri nuklearrera eramateko Lantarongo herriak zeharkatzea proposatu du Enresak. Hala, beste alternatiba batzuen aldean A-2122 errepidea erabiltzea lehenetsi du. Horrela jasotzen da Espainiako Gobernua une honetan aztertzen ari den Ingurumen eraginaren txostenean.
Oraindik ez dago argi noiz hasiko diren Cuencako hilerri nuklearra eraikitzen ezta noiz hasiko liratekeen Garoñako hondakinak mugitzen ere. Dena den, planak aurrera egiten badu zabor nuklearra eramaten dituzten kamioiek Arabako naturgune garrantzitsuenetakoa bat -Sobrongo haitzartea- erabiliko lukete bidaia egiteko. Izan ere, A-2122 errepideak besteak beste Sobron zeharkatzen du eta aipatu eremua Natura 2000 Sarearen barruan dago, Interes Komunitarioko Habitatea da eta gainera, Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatzea aztertzen ari da. Halaber, errepide horretan dauden Arabako herri txiki batzuek garraio erradioaktiboen joan etorria jasan beharko lukete urte luzez, Larrazubia, Fontetxa edo Zubillaga esatebaterako.  Jarraitu “Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena” irakurtzen

‘Berantevilla’ erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak

IMGP4371Beranturi beharrean Berantevilla. Euskaltzaindiako Onomastika batzordeak Berantevilla izena erabiltzea hobetsi du eta Beranturi behingoz baztertzeko aukera zabaldu du. Herriko udalaren eskaerari erantzunez Roberto Gonzalez de Viñaspre filologo eta historialariak ikerketa egin du. Herriaren inguruan dauden agiri zaharrenak bildu ditu Gonzalez de Viñasprek, baina ez du herriaren euskal deituraren arrastorik aurkitu. Jarraitu “‘Berantevilla’ erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak” irakurtzen