Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden

IMGP6405

Neguko euriak hasi baino lehen Trespondeko zubiaren gaitasun hidraulikoa hobetzeko lanak bukatu nahi dituzte. Urriaz geroztik hondeatzeko makinak sastrakak eta oztopoak kentzen egon dira; eta zubiaren zutabeetan harrapatuta zeuden hainbat enbor ere kendu dituzte. Zadorra ibaian gora metatutako abarrak eta baso hondarrak ere ezabatzen ari dira. Zubiaren forma dela eta askotan geratzen baitira trabatuta.

Jarraitu Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden irakurtzen

Advertisements

Biluztu dute Sobron

IMGP5798Ehunka lagun hurbiltzen ari da azken egunetan Sobrongo urtegira ezohiko irudi ederrarekin gozatzeko. Izan ere urriaren 9ra arte Sobrongo presaren mantentze lanak eta garbiketa egiten ari da Iberdrola eta urtegiaren ur maila jaitsi behar izan du. Urak atzera egin duenean agerian geratu dira urak estali zituen Burgos eta Arabako azpiegitura bitxiak eta milaka tona zebra-muskuilu, besteak beste.

Sobrongo urtegiak gordetzen dituen sekretuek jende andana erakarri dute Araba eta Burgos arteko muga egiten duen Sobron hazpitartera. Ingurua berez polita bada are gehiago egun hauetan. Ebro ibaiaren ibilgu naturala eta alde bietan sortzen diren hareazko hondartzak ikusi ahal dira eta halaber aukera dago Burgosko Tobalina eta Arabako Gaubea bailarak lotzen zituen lehengo errepidetik igarotzeko eta garaiko tunela zeharkatzeko.

Bitxikeri gehiago agerian geratu dira. Hala XX. mendearen hasieran, 1905 urtean hain zuzen Iberduerok Larrazubiko zentral hidroelektrikoa hornitzeko Ebrorekiko paralelo eraiki zuen kanalaren hondakinak ikus daitezke. Espainiako estatuan eraiki zuten lehenengoa zentrala da.

Halaber Tobalinilla (Burgos) herrian zegoen udal aduanaren eraikina, fielatoa, ikus daiteke eta Araba eta Burgos arteko mugarriak. Deigarriak dira ere urtegiak estaltzen dituen hondakinetara eta harrietara itsatsita agertu diren milaka eta milaka tona zebra muskuilu. Jarraitu Biluztu dute Sobron irakurtzen

Frutagile txikiak laguntzeko ekimen berria Añana Kuadrillan

IMG_2270

Gaubeako Enpresarien eta Ekintzaileen Elkarteak frutari zukua ateratzeko ekipoa erosi berri du eta eskualdeko frutagileei eskaini die. Nekazaritza produkzioa dibertsifikatzea eta produktore txikiek dituzten fruta esplotazioak manten ditzaten alternatiba bat eskaintzea dute helburu. Ekipoa mugigarria da eta Añanan, Basaben eta Corron txandakatzen ari dira. Eskualdeko frutagile guztiek dute aukera erabiltzeko.

Alfredo Orive Añanako Ekintzaileen Elkarteko kideak azaldu duenez, hasiera batean etxeko fruta kontsumorako pentsatuta dago, zukua edo sagardoa egiteko, baina ekipoak fruta zukua pasteurizatzen du eta aukera dago produktua merkaturatzeko ere. Fruta txikitzeko makina homologatuta dago eta osasun erregistroaren baldintzak betetzen ditu. Dena den Euskal Autonomia Erkidegoaren legediaren arabera beste neurri batzuk bete beharko ditu produktua merkaturatu nahi duenak.

Orivek esplikatu duenez Arabako Diputazioak froga modura sagardoa eta fruta zukua egiteko azpiegitura mugigarria erosi zuen iaz eta herrialdeko frutagileei eskaini zien. Frutagintza profesionala eta ekologikoa bultzeko asmoa zuen ekimenak. “Frutagintzaren garapenerako beharrezkoa da transformazioa, baina instalakuntzak oso garestiak dira, batez ere jarduera hasten denean, eta gainera gure eskualdean fruta esplotazioak oso txikiak dira”. Jarraitu Frutagile txikiak laguntzeko ekimen berria Añana Kuadrillan irakurtzen

Luizi handi batek itxi du Paul herriko ‘Roberto’ igeltsu meatzea

Paul herriaren ondoan dagoen aintzineko Roberto igeltsu meatzea itxita dago lur jausi handi baten ondorioz. Mendiaren eskubiko hegalean gertatutako luizi batek bidea moztu du eta une honetan leizeak dituen bi zuloetatik bat ez da ikusten eta bigarrenaren sarbidea eroritako harri handiek, lurrak eta zuhaitzek oztopatzen dute.

Geologoen artean aski ezaguna da Roberto eta meatzaritza eskolek antolatzen dituzten bisitaldi gidatuen parte izaten ohi da. Gainera Euskal Autonomia Erkidegoko geologia toki interesgarrien inbentarioan izendatuta dago Pauleko meatze abandonatua; are gehiago Eusko Jaurlaritzak 2011. urtean Geo-Basque Sarea egitasmoan Robertoren inguruan ekimen didaktikoak antolatzeko eta meatzearen galeriak egonkortzeko beharra planteatu zuen. Jarraitu Luizi handi batek itxi du Paul herriko ‘Roberto’ igeltsu meatzea irakurtzen

Padel pista bat eraikiko dute Espejon

Espejo PlazaGaubean bakoitzak bere astoari egiten dio arre. Bovedan gastuei aurre egin ezinik igerilekua itxi eta harearekin estali behar izan duten bitartean Espejon padel pista estalia eraikiko dute. Inbertsioa egiteko aitzakia da hamar kilometro eskasera dagoen Lantarongo padel pistara hurbildu behar direla Gaubeako jokalariak, eta antza bidea luzea egiten zaie.

Udalak El Eco de Valdegovia EAJren aldizkariaren bitartez zabaldu berri du egitasmoa. 30.000 euro inbertituko dituzte obra egiteko, Udalaren inbertsioaz gainera Eusko Jaurlaritzaren Erein plana eta Arabako Aldundiaren Foru Plana baliatuko dituzte. EAJren arabera, etorkizunera begira padel pistak ez du diru inbertsiorik behar izango orduro 10 euro inguru kobratuko baitituzte pistak erabiltzeko eta ondorioz mantentze lanak finantzatu ahal izango dituzte. Jarraitu Padel pista bat eraikiko dute Espejon irakurtzen

Arreoko lakua berreskuratzeko eta babesteko ekimena aurrera doa

IMGP4714Nabarmen aldatu da Caicedo Yusoko edo Arreoko lakua 2013. urtean ingurunea berreskuratzeko eta babesteko Life Tremedal ekimena martxan jarri zutenetik. Toki isolatua da Arreo baina hala ere presio handia eragiten zuten lakuan nekazaritzak batetik eta espezie inbaditzaileek bestetik. Jarduera arriskutsuak zuzentzeko planaren ondorioak begi bistan dira orain, lakua hesitu eta tokiko zuhaitzak eta landareak jarri dituzte eta ibilibide mugatua ezarri dute lakua inguratu nahi izanez gero. Iaz gainera espezie inbaditzaileak kontrolatzeko harrapaketa lan handia egin zuten.

Caicedo Yuso kontzejuan dago Arreo, Lantaronen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko laku natural iraunkor bakarra da. Itsasoaren mailatik 650 metroko altitudean dago eta iturburu gazi batek osatzen duen elikadura arro txiki bat dauka. Gainera, Iberiar Penintsulan gatz tximinien gainean dauden bi lakuetako bat da. Gesaltzako gatz haranarekin lotura hidrogeologiko zuzena du Arreok. Jarraitu Arreoko lakua berreskuratzeko eta babesteko ekimena aurrera doa irakurtzen

Kuartangoko trikuharriak, utzikeriaren biktima

argazki4
San Sebastian Hegoan hezurrak ageri dira

 

 

 

 

argazki1
San Sebastian Iparra trikuharria

Anda herritik abiatzen da Kuartangoko trikuharriak bisitatzeko ibilbidea. Hala adierazten du bederen herriaren bolatokiaren ondoan jarritako taula zahar batek. Haatik ia ezinezkoa da herritarren laguntza gabe Anda eta Katadiano herrien artean dauden lau trikuharriak aurkitzea, seinalerik ez baitago eraikin megalitikoen ondoan eta bertara hurbilduz gero ez dirudi behien bazkalekua baino gehiago dagoela.

Jarraitu Kuartangoko trikuharriak, utzikeriaren biktima irakurtzen