Arreoko lakua berreskuratzeko eta babesteko ekimena aurrera doa

IMGP4714Nabarmen aldatu da Caicedo Yusoko edo Arreoko lakua 2013. urtean ingurunea berreskuratzeko eta babesteko Life Tremedal ekimena martxan jarri zutenetik. Toki isolatua da Arreo baina hala ere presio handia eragiten zuten lakuan nekazaritzak batetik eta espezie inbaditzaileek bestetik. Jarduera arriskutsuak zuzentzeko planaren ondorioak begi bistan dira orain, lakua hesitu eta tokiko zuhaitzak eta landareak jarri dituzte eta ibilibide mugatua ezarri dute lakua inguratu nahi izanez gero. Iaz gainera espezie inbaditzaileak kontrolatzeko harrapaketa lan handia egin zuten.

Caicedo Yuso kontzejuan dago Arreo, Lantaronen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko laku natural iraunkor bakarra da. Itsasoaren mailatik 650 metroko altitudean dago eta iturburu gazi batek osatzen duen elikadura arro txiki bat dauka. Gainera, Iberiar Penintsulan gatz tximinien gainean dauden bi lakuetako bat da. Gesaltzako gatz haranarekin lotura hidrogeologiko zuzena du Arreok. Continue reading “Arreoko lakua berreskuratzeko eta babesteko ekimena aurrera doa”

Advertisements

Añanako Azokaren hirugarren urteurrena ospatu dute

IMGP4518

“Gure baserritarren bizi proiektu bakoitzari lagundu, bizi garen inguru honen biziberritzea sustatuz”. Helburu horrekin jaio zen Añanako Ekoizleen Azoka duela hiru urte, eskualdeko dozena bat baserritarren eta artisauen ekimenari esker. Iragan igandean Uribarri Gaubeako frontoian azokaren sendotzea ospatu zuten.

Hilabetean behin antolatzen dute merkatua, lehen igandean, Gaubean. Añanako eta mugan dauden Burgosko ekoizleak biltzen dira. Halaber, beste eskualdeko baserritarrak gonbidatu egiten dituzte euren produktuak Gaubeara eramaten, eta inguruko herritarrek aukera aparta dute zuzenean tokiko produktuak erosteko.

Añanako ekoizle sarearen partaide den Mila Madinabeitiak azaldu duenez, ekimena abian jarri zutenean baserritarrek ez zuten imajinatzen azokak halako arrakasta lortuko zuela. “Gaur egun Añanako azoka espazio tinkoa da, espazio bizia, eta gainera bailaran bizi diren herritarren bilgunea bilakatu da, baita beste toki batzuetatik etortzen diren lagunena ere”. Continue reading “Añanako Azokaren hirugarren urteurrena ospatu dute”

Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena

IMG_0929

Garoñako zentralaren aktibitate handiko hondakin erradioaktiboak Cuencako Villar de Cañas herrian eraikiko den hilerri nuklearrera eramateko Lantarongo herriak zeharkatzea proposatu du Enresak. Hala, beste alternatiba batzuen aldean A-2122 errepidea erabiltzea lehenetsi du. Horrela jasotzen da Espainiako Gobernua une honetan aztertzen ari den Ingurumen eraginaren txostenean.
Oraindik ez dago argi noiz hasiko diren Cuencako hilerri nuklearra eraikitzen ezta noiz hasiko liratekeen Garoñako hondakinak mugitzen ere. Dena den, planak aurrera egiten badu zabor nuklearra eramaten dituzten kamioiek Arabako naturgune garrantzitsuenetakoa bat -Sobrongo haitzartea- erabiliko lukete bidaia egiteko. Izan ere, A-2122 errepideak besteak beste Sobron zeharkatzen du eta aipatu eremua Natura 2000 Sarearen barruan dago, Interes Komunitarioko Habitatea da eta gainera, Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatzea aztertzen ari da. Halaber, errepide horretan dauden Arabako herri txiki batzuek garraio erradioaktiboen joan etorria jasan beharko lukete urte luzez, Larrazubia, Fontetxa edo Zubillaga esatebaterako.  Continue reading “Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena”

Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna

Sobron. Zubi zuria
Zubi zuria. (Araba Foru Aldundiaren Artxibategia)

Utzikeria eta ura aliatu dira Sobrongo aintzinako bainuetxearen azken aztarna behera botatzeko. Zubi Zuria 1901. urtean eraiki zuten, Arabako Sobronen eta Burgosko Soportillan dauden iturburuak lotzeko. Ordurarte txalupa batean eramaten zituzten bainuetxeko bezeroak Ebro ibaiaren ertz batetik bestera. Egun, Zubi Zuria Sobrongo antzinako ospearen lekukoa izateaz aparte mendi ibilbide ugariren ezinbesteko igarobidea zen, GR-99 esatebaterako, eta abentura enpresa batek zubia erabiltzen zuen puenting-a egiteko. Iragan asteko astelehenean jazo zen ezbeharra. Asteburuan euri asko egin zuen inguruan eta Sobrongo urtegia hustutzea erabaki zuten. Zubi Zuriak ezin izan zuen jasan Ebro ibaiaren indarra eta erori egin zen. Uraren Museoa kokatzeko erabili duten kapera zaharratik aparte, Zubi Zuria zen Sobronen XIX. mendean eraiki zen bainuetxearen azken aztarna. Sobronen eta Soportillan dauden ur sendagarriak sona handia dute XIII. mendetik erabili izan direlako zenbait gaixotasun arintzeko edo sendatzeko. Continue reading “Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna”

‘Berantevilla’ erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak

IMGP4371Beranturi beharrean Berantevilla. Euskaltzaindiako Onomastika batzordeak Berantevilla izena erabiltzea hobetsi du eta Beranturi behingoz baztertzeko aukera zabaldu du. Herriko udalaren eskaerari erantzunez Roberto Gonzalez de Viñaspre filologo eta historialariak ikerketa egin du. Herriaren inguruan dauden agiri zaharrenak bildu ditu Gonzalez de Viñasprek, baina ez du herriaren euskal deituraren arrastorik aurkitu. Continue reading “‘Berantevilla’ erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak”