Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena

IMG_0929

Garoñako zentralaren aktibitate handiko hondakin erradioaktiboak Cuencako Villar de Cañas herrian eraikiko den hilerri nuklearrera eramateko Lantarongo herriak zeharkatzea proposatu du Enresak. Hala, beste alternatiba batzuen aldean A-2122 errepidea erabiltzea lehenetsi du. Horrela jasotzen da Espainiako Gobernua une honetan aztertzen ari den Ingurumen eraginaren txostenean.
Oraindik ez dago argi noiz hasiko diren Cuencako hilerri nuklearra eraikitzen ezta noiz hasiko liratekeen Garoñako hondakinak mugitzen ere. Dena den, planak aurrera egiten badu zabor nuklearra eramaten dituzten kamioiek Arabako naturgune garrantzitsuenetakoa bat -Sobrongo haitzartea- erabiliko lukete bidaia egiteko. Izan ere, A-2122 errepideak besteak beste Sobron zeharkatzen du eta aipatu eremua Natura 2000 Sarearen barruan dago, Interes Komunitarioko Habitatea da eta gainera, Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatzea aztertzen ari da. Halaber, errepide horretan dauden Arabako herri txiki batzuek garraio erradioaktiboen joan etorria jasan beharko lukete urte luzez, Larrazubia, Fontetxa edo Zubillaga esatebaterako.  Jarraitu Ibilbide erradioaktiboa Lantaron barrena irakurtzen

Advertisements

Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna

Sobron. Zubi zuria
Zubi zuria. (Araba Foru Aldundiaren Artxibategia)

Utzikeria eta ura aliatu dira Sobrongo aintzinako bainuetxearen azken aztarna behera botatzeko. Zubi Zuria 1901. urtean eraiki zuten, Arabako Sobronen eta Burgosko Soportillan dauden iturburuak lotzeko. Ordurarte txalupa batean eramaten zituzten bainuetxeko bezeroak Ebro ibaiaren ertz batetik bestera. Egun, Zubi Zuria Sobrongo antzinako ospearen lekukoa izateaz aparte mendi ibilbide ugariren ezinbesteko igarobidea zen, GR-99 esatebaterako, eta abentura enpresa batek zubia erabiltzen zuen puenting-a egiteko. Iragan asteko astelehenean jazo zen ezbeharra. Asteburuan euri asko egin zuen inguruan eta Sobrongo urtegia hustutzea erabaki zuten. Zubi Zuriak ezin izan zuen jasan Ebro ibaiaren indarra eta erori egin zen. Uraren Museoa kokatzeko erabili duten kapera zaharratik aparte, Zubi Zuria zen Sobronen XIX. mendean eraiki zen bainuetxearen azken aztarna. Sobronen eta Soportillan dauden ur sendagarriak sona handia dute XIII. mendetik erabili izan direlako zenbait gaixotasun arintzeko edo sendatzeko. Jarraitu Desagertu da Sobrongo bainuetxearen azken aztarna irakurtzen

‘Berantevilla’ erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak

IMGP4371Beranturi beharrean Berantevilla. Euskaltzaindiako Onomastika batzordeak Berantevilla izena erabiltzea hobetsi du eta Beranturi behingoz baztertzeko aukera zabaldu du. Herriko udalaren eskaerari erantzunez Roberto Gonzalez de Viñaspre filologo eta historialariak ikerketa egin du. Herriaren inguruan dauden agiri zaharrenak bildu ditu Gonzalez de Viñasprek, baina ez du herriaren euskal deituraren arrastorik aurkitu. Jarraitu ‘Berantevilla’ erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak irakurtzen

Gaubeako arima bakartia

bide seinaleaUdazkenean zuhaitzek hostoak galtzen dituzten bezalaxe biztanleak galtzen ditu Gaubeak negura hurbildu ahala. Baratzeko lanak amaituta eta eguraldiak okerrera jotzen duenean pixkanaka-pixkanaka desagertzen joaten dira gure herrietatik Gasteizko eta Bilboko beraneanteak, eta triste samar gelditzen dira herrietako kaleak eta plazak.
Udatiarren erritmora moldatzen dira bailarako tabernak eta jatetxeak ere, eta ordutegia murrizten dute gehienek bereziki astean zehar. Asteburuetan lehenbiziko elur malutak iritsi arte bederen ateak zabal-zabalik izango dituzte zizak, gaztainak eta intxaurrak jasotzera etortzen diren igandekoak jasotzeko. Baina benetako hotzaldiak etortzen direnean lau katu hotz paseatuko gara ostegunetan Espejoko pintxopote murriztuan. Lau katu eta lau taberna. Jarraitu Gaubeako arima bakartia irakurtzen

Deskontzejuan

2015-01-30 17.52.28
Arabako kontzejuen inguruan maiz entzuten eta irakurtzen ditudan hausnarketek ez dute zerikusi handirik nik bizi dudan esperientziarekin. Egia da, bai, eta hala onartu behar da, Arabako kontzejuen egitura demokrazia zuzenaren eredu ezin hobea dela. Teorian, bederen, herrian erroldatuta gauden bizilagun guztiok parte hartzeko eskubidea dugu, maiztasunez biltzen gara, eta herriko kontuetaz erabakiak hartzen ditugu.
Herritar orok aukera du bere iritzia zuzenean emateko, eztabaidatzeko, eta herriaren gobernuan parte hartzeko. Lau urtean behin aukeratzen ditugu lurraldeko kontzejuetako lehendakariak, lehendakariordeak eta idazkariak, eta hiru lagun horiek arduratzen dira egunerokoan herriaren beharrei erantzuten, diru kontuak kudeatzen, eta herriak dituen beharrak edo arazoak kontzejuko bileretan planteatzen. Hautatua izateko eta bozkatu ahal izateko 18 urtetik gorakoa izatea eta herrian erroldatuta egotea dira baldintza bakarrak, eta ez dago alderdi politikorik ez bestelako ordezkaritza formularik. Teorian behintzat kontzejua instituzio demokratiko garbia da. Haatik, gizonez eta emakumez osaturiko egitura instituzional, politiko eta ekonomiko guztietan bezalaxe, teoriaren eta praktikaren artean alde handia dago, eta ez dut oso ondo ulertzen azken garaiotan kontzejuak eta kontzejuen funtzionamendua mitifikatzeko dagoen joera. Ziurrenik demokrazia ordezkatzailearen krisi sakonaren aurrean alternatibak planteatzeko beharra dagoelako egiten da mitifikazio hori, baina, tira, uste dut hobe dela zintzoak izatea sikiera kontzeju askoren egungo funtzionamendua zuzentze aldera. Jarraitu Deskontzejuan irakurtzen