Garoñako hondakin erradiaktiboen biltegia egiteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

int37Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministerioak Nuclenor enpresaren eskaera onartu du eta talde ekologisten eta inguruko udalen alegazio gehienak atzera bota ditu. Hala, Garoñako Zentral Nuklearraren lursailetan hondakin erradioaktiboak jasotzeko behin behineko biltegia egiteko aukera zabaldu du behin ingurugiro eraginari buruzko txostena onartu eta gero. Gaubeatik 13 kilometrora dago Garoñako zentral nuklearra.

Garoñako zentral nuklearraren jabeak zentrala ixteko prozesua hasi aurretik eskatu zuen biltegia, 2013. urtean, urasketan dagoen erreaktorearen erregai nuklearra nonbait gordetzeko, Villar de Cañasko biltegira bidali aurretik. Askoz jota hamar urtez funtzionatuko du Garoñan egingo duten biltegiak.

Gaur egun mahai gainean dauden aukera guztientzako baliagarria da biltegia, hau da, zentrala itxi edo ez biltegia beharrezkoa da, izan ere gaur egun zentralaren ondoan dagoen urasketan pilatzen dira agortutako hondakin erradioaktiboak eta hemendik bi urtera gainezka egingo du. Bestetik Garoña berriro martxan jarri nahi izanez gero ezinbestekoa da biltegia egitea.

Beste alde batetik, Espainiako Gobernuak adierazi berri du Garoñatik Villar de Cañasera hondakinak eramateko Burgos zeharkatzen duen ibilbidea lehenesten duela, eta beraz printzipioz Euskal Herriko alternatiba baztertzen du.

Biluztu dute Sobron

IMGP5798Ehunka lagun hurbiltzen ari da azken egunetan Sobrongo urtegira ezohiko irudi ederrarekin gozatzeko. Izan ere urriaren 9ra arte Sobrongo presaren mantentze lanak eta garbiketa egiten ari da Iberdrola eta urtegiaren ur maila jaitsi behar izan du. Urak atzera egin duenean agerian geratu dira urak estali zituen Burgos eta Arabako azpiegitura bitxiak eta milaka tona zebra-muskuilu, besteak beste.

Sobrongo urtegiak gordetzen dituen sekretuek jende andana erakarri dute Araba eta Burgos arteko muga egiten duen Sobron hazpitartera. Ingurua berez polita bada are gehiago egun hauetan. Ebro ibaiaren ibilgu naturala eta alde bietan sortzen diren hareazko hondartzak ikusi ahal dira eta halaber aukera dago Burgosko Tobalina eta Arabako Gaubea bailarak lotzen zituen lehengo errepidetik igarotzeko eta garaiko tunela zeharkatzeko.

Bitxikeri gehiago agerian geratu dira. Hala XX. mendearen hasieran, 1905 urtean hain zuzen Iberduerok Larrazubiko zentral hidroelektrikoa hornitzeko Ebrorekiko paralelo eraiki zuen kanalaren hondakinak ikus daitezke. Espainiako estatuan eraiki zuten lehenengoa zentrala da.

Halaber Tobalinilla (Burgos) herrian zegoen udal aduanaren eraikina, fielatoa, ikus daiteke eta Araba eta Burgos arteko mugarriak. Deigarriak dira ere urtegiak estaltzen dituen hondakinetara eta harrietara itsatsita agertu diren milaka eta milaka tona zebra muskuilu. Jarraitu “Biluztu dute Sobron” irakurtzen

Usadio zaharrean twitteatzen

Tobillas herriko latsarriaValluerca1Valluerca Latsarriak emakumeen topalekuak izan dira urte luzez eta inguruko herrietan gertatzen zen guztiaren berri bertan azaldu eta horren inguruan hitzegiten eta eztabaidatzen zuten emakumeek. Gaur egun twitter edo facebook betetzen duten funtzioa bete zuten aspaldi latsarriek.

Araban XVIII. mendetik eta 60ko hamarkadan ura etxeetara iristen hasi zen arte latsarriak ziren informazioa elkarbanatzeko, eztabaidatzeko eta aske hitzegiteko adin guztietako emakumeek erabiltzen zuten eraikin publiko bakarrenetakoa. Eztabaida sutsuak egiten zituzten bertan, inolako fundamenturik gabeko txutxu mutxuak zabaltzen ziren edo nobedade garrantzitsuak, pasadizoak eta eguneroko bizimoduaren gorabeherak.

Hala ere ezin da ahaztu horrelako eraikinak lan egiteko eremuak direla eta arropa garbitzea oso lan gogorra, luzea eta nekeza zela esfortzu handia eskatzen baitu, lehenengo arropa-kargak latsarrietara eramateak, ondoren garbiketako lanak berak, eta azkenik, garbitu eta lehortu ondoren, berriro etxera ekarri beharrak.

Genero rolak banatzeko bidea

Haatik lan egiteko eta komunikatzeko eremuaz gainera hirugarren funtzioa bete zuten latsarriek, oso elementu garrantzitsuak bilakatu ziren genero bereizketa eta genero rolak mantentzeko orduan. Latsarrietan sexu araberako lanaren banaketa oso presente zegoen eta halaber umeei eta neska gazteei ‘zegozkien’ rolak jokatzen irakasten zieten emakume helduek. Beatriz Gallego Muñoz historialariak genero kontzientziaren sorkuntzan latsarriek izan zuten eragina oso ondo ikertu zuen eta hala jaso du “Latsarriak Arabako nekazal eremuan” liburuan. Jarraitu “Usadio zaharrean twitteatzen” irakurtzen

Oroimena, sasien lekuan

IMGP5754

IMGP5732 (1) IMGP5703Bost urte igaro dira Primitivo Fernandez de Labastida, Florentino Garcia Valencia eta Monica Barron del Val nekazarien gorpuzkinak La Tejera mendateko hobi komunetik atera zituztenetik eta bosgarrenez bildu dira senideak, lagunak eta Ahaztuak elkarteko kideak fusilatutako lagunak omentzeko. “Pertsona hauen zordunak gara eta gure konpromisoa urtero hemen egotea da, hemen egongo ez bagina sasitza egongo litzakete toki honetan eta batek baino gehiagok gertatutakoa auzian jarriko luke” esan du Marcelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak.

Hilaren 13an bildu ziren La Tejeran berrogeitahamar lagun inguru Burgoseko hiru nekazariak ekitaldi xume batean gogoratzeko. Aurreskua eta lore eskaintza egin zituzten mendatean jarritako oroitarriaren ondoan. Primitivo Fernandez de Labastidaren bilobak Gesaltzako eta Erriberagoitiako lagunek hobia aurkitzeko eman zieten laguntza gogoratu eta eskertu zuen. “Duela bost urte hemendik genbiltzan zuekin, pikatxoa hartu genuen eta aitona bilatzen hasi ginen gure kabuz eta jakin gabe oso ondo zer egiten genuen ezta legez kontra ari ginen. Zuei esker gaur nire ama eta izeba, Primitivoren alabak, hona itzuli dira” esan zuen. Jarraitu “Oroimena, sasien lekuan” irakurtzen