Usadio zaharrean twitteatzen

Tobillas herriko latsarriaValluerca1Valluerca Latsarriak emakumeen topalekuak izan dira urte luzez eta inguruko herrietan gertatzen zen guztiaren berri bertan azaldu eta horren inguruan hitzegiten eta eztabaidatzen zuten emakumeek. Gaur egun twitter edo facebook betetzen duten funtzioa bete zuten aspaldi latsarriek.

Araban XVIII. mendetik eta 60ko hamarkadan ura etxeetara iristen hasi zen arte latsarriak ziren informazioa elkarbanatzeko, eztabaidatzeko eta aske hitzegiteko adin guztietako emakumeek erabiltzen zuten eraikin publiko bakarrenetakoa. Eztabaida sutsuak egiten zituzten bertan, inolako fundamenturik gabeko txutxu mutxuak zabaltzen ziren edo nobedade garrantzitsuak, pasadizoak eta eguneroko bizimoduaren gorabeherak.

Hala ere ezin da ahaztu horrelako eraikinak lan egiteko eremuak direla eta arropa garbitzea oso lan gogorra, luzea eta nekeza zela esfortzu handia eskatzen baitu, lehenengo arropa-kargak latsarrietara eramateak, ondoren garbiketako lanak berak, eta azkenik, garbitu eta lehortu ondoren, berriro etxera ekarri beharrak.

Genero rolak banatzeko bidea

Haatik lan egiteko eta komunikatzeko eremuaz gainera hirugarren funtzioa bete zuten latsarriek, oso elementu garrantzitsuak bilakatu ziren genero bereizketa eta genero rolak mantentzeko orduan. Latsarrietan sexu araberako lanaren banaketa oso presente zegoen eta halaber umeei eta neska gazteei ‘zegozkien’ rolak jokatzen irakasten zieten emakume helduek. Beatriz Gallego Muñoz historialariak genero kontzientziaren sorkuntzan latsarriek izan zuten eragina oso ondo ikertu zuen eta hala jaso du “Latsarriak Arabako nekazal eremuan” liburuan. Continue reading “Usadio zaharrean twitteatzen”

Advertisements

Oroimena, sasien lekuan

IMGP5754

IMGP5732 (1) IMGP5703Bost urte igaro dira Primitivo Fernandez de Labastida, Florentino Garcia Valencia eta Monica Barron del Val nekazarien gorpuzkinak La Tejera mendateko hobi komunetik atera zituztenetik eta bosgarrenez bildu dira senideak, lagunak eta Ahaztuak elkarteko kideak fusilatutako lagunak omentzeko. “Pertsona hauen zordunak gara eta gure konpromisoa urtero hemen egotea da, hemen egongo ez bagina sasitza egongo litzakete toki honetan eta batek baino gehiagok gertatutakoa auzian jarriko luke” esan du Marcelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak.

Hilaren 13an bildu ziren La Tejeran berrogeitahamar lagun inguru Burgoseko hiru nekazariak ekitaldi xume batean gogoratzeko. Aurreskua eta lore eskaintza egin zituzten mendatean jarritako oroitarriaren ondoan. Primitivo Fernandez de Labastidaren bilobak Gesaltzako eta Erriberagoitiako lagunek hobia aurkitzeko eman zieten laguntza gogoratu eta eskertu zuen. “Duela bost urte hemendik genbiltzan zuekin, pikatxoa hartu genuen eta aitona bilatzen hasi ginen gure kabuz eta jakin gabe oso ondo zer egiten genuen ezta legez kontra ari ginen. Zuei esker gaur nire ama eta izeba, Primitivoren alabak, hona itzuli dira” esan zuen. Continue reading “Oroimena, sasien lekuan”

Frutagile txikiak laguntzeko ekimen berria Añana Kuadrillan

IMG_2270

Gaubeako Enpresarien eta Ekintzaileen Elkarteak frutari zukua ateratzeko ekipoa erosi berri du eta eskualdeko frutagileei eskaini die. Nekazaritza produkzioa dibertsifikatzea eta produktore txikiek dituzten fruta esplotazioak manten ditzaten alternatiba bat eskaintzea dute helburu. Ekipoa mugigarria da eta Añanan, Basaben eta Corron txandakatzen ari dira. Eskualdeko frutagile guztiek dute aukera erabiltzeko.

Alfredo Orive Añanako Ekintzaileen Elkarteko kideak azaldu duenez, hasiera batean etxeko fruta kontsumorako pentsatuta dago, zukua edo sagardoa egiteko, baina ekipoak fruta zukua pasteurizatzen du eta aukera dago produktua merkaturatzeko ere. Fruta txikitzeko makina homologatuta dago eta osasun erregistroaren baldintzak betetzen ditu. Dena den Euskal Autonomia Erkidegoaren legediaren arabera beste neurri batzuk bete beharko ditu produktua merkaturatu nahi duenak.

Orivek esplikatu duenez Arabako Diputazioak froga modura sagardoa eta fruta zukua egiteko azpiegitura mugigarria erosi zuen iaz eta herrialdeko frutagileei eskaini zien. Frutagintza profesionala eta ekologikoa bultzeko asmoa zuen ekimenak. “Frutagintzaren garapenerako beharrezkoa da transformazioa, baina instalakuntzak oso garestiak dira, batez ere jarduera hasten denean, eta gainera gure eskualdean fruta esplotazioak oso txikiak dira”. Continue reading “Frutagile txikiak laguntzeko ekimen berria Añana Kuadrillan”

Luizi handi batek itxi du Paul herriko ‘Roberto’ igeltsu meatzea

Paul herriaren ondoan dagoen aintzineko Roberto igeltsu meatzea itxita dago lur jausi handi baten ondorioz. Mendiaren eskubiko hegalean gertatutako luizi batek bidea moztu du eta une honetan leizeak dituen bi zuloetatik bat ez da ikusten eta bigarrenaren sarbidea eroritako harri handiek, lurrak eta zuhaitzek oztopatzen dute.

Geologoen artean aski ezaguna da Roberto eta meatzaritza eskolek antolatzen dituzten bisitaldi gidatuen parte izaten ohi da. Gainera Euskal Autonomia Erkidegoko geologia toki interesgarrien inbentarioan izendatuta dago Pauleko meatze abandonatua; are gehiago Eusko Jaurlaritzak 2011. urtean Geo-Basque Sarea egitasmoan Robertoren inguruan ekimen didaktikoak antolatzeko eta meatzearen galeriak egonkortzeko beharra planteatu zuen. Continue reading “Luizi handi batek itxi du Paul herriko ‘Roberto’ igeltsu meatzea”

Uxamabarca autrigoien hiri galduan

Duela 3.200 urte inguru autrigoiak gorde zituen bezala zaintzen ditu egun naturak Lastrako Kastroaren (Uxamabarca) aztarnak. Artadi zaharrak, bide malkartsuak, eta inguruaren isolamenduak lagundu dute 1858. urtean deskubritu zen Burdin Aroko herriaren arrastoak babesten. Izan ere urteak pasa dira Arabako instituzioek aztarnategia abandonatu zutenetik.

Diputazioak bere garaian jarritako heziak eta argibide taula gehienak desagertu dira eta Karankatik bertara igotzeko bidea markatzen zituzten margo urdinak ezabatu dira. Orain Burdin Aroko herriaren eraikinen artean behien eta ardien hondarrak ikus daitezke baita ehiztarien kartutxoak ere, eta eraikin batzuk erori egin dira. Bertara hubiltzen diren bisitariak hobe dute aldez aurretik informazioa biltzea, bertan oso informazio urria topatuko baitute.

Muino aldapatsu eder batean kokatuta dago Uxamabarca. Gailurretik ikaragarrizko panoramika ageri zaigu, Urduñako Antigua eta Salbadako mendilerrotik Arkamuko mendilerrora eta ezkerraldean Risca eta Raso mendiak eta Estulizeko gaztelu zaharra. Continue reading “Uxamabarca autrigoien hiri galduan”

Tobillas, iheslari kristauen aterpe

IMGP5408IMGP5384Tobillas herrian biltzen dira Arabako mendebaldean kristautasunaren sarreraren bi testigantza nagusi: VI. mendetik aurrera eliza ofizialaren aginduetatik ihesi iritsi ziren eremutarren kobazuloak, eta IX. mendean musulmanen presioa saihestu nahiean herrira joan ziren elizgizonek eraikitako San Roman monasterioa.

Egun tenplu prerromanikoaren arrastoak hoberen gordetzen dituen Arabako eta Hego Euskal Herriko eliza da da Tobillasko San Roman. Avito abadeak IX. mendean fundatu zuen San Roman monasterioa aintzineko beste tenplu baten gainean. 822. urtean abadeak utzitako testamentuan jasotzen denez ingurukoen artean aberatsena da San Roman. Hala idi uztarri bat, ehun behi, 20 zaldi, 500 ardi, 24 liburu, eta jabego handiak zituen inguruetan (Urduñan, Gaubeako iparraldean, Valluercan, Quintanillan, Acebedon, Gesaltzan gatz putzuak..). Continue reading “Tobillas, iheslari kristauen aterpe”

Kobatik kobara, bailaran ibilaldia

Pinedoko koba
Pinedoko koba
Corroko koba
Corroko koba

Arabako ekitaldetik mendebaldera, ehundik gora kobazulo artifizial aurki daitezke hainbat multzotan banatuta. Horietako multzo bat Gaubeako bailaran dago, herrialdeko mendebaldeko muturrean, hain zuzen. Omecillo ibai arroan edo honen adarren inguruan -Pinedo, Mioma, eta San Martin errekak besteak beste- daude kobazuloak, igarobide naturaletan.

Denborarekin, haitzulo guztietan aldaketa handiak egin dira garaiaren arabera eman zitzaien funtzioari egokitzeko, eta zaila da beraz hasiera batean zuten funtzioa zehaztea. Hala ere, ikerlarien arabera, kobazulo artifizialen jatorria jarduera erlijiosoarekin lotzen da, hain zuzen kristautza prozesuarekin eta eremutarren fenomenoarekin. Dena dela ezin da baztertu gaur egun ezagutzen ditugun haitzulo artifizialak kokatu ziren mendi-barrunbe naturaletan historiaurrean ere jendea bizitzea.

VI. mendetik aurrera Gaubeako haitzulo artifizialak ideal aszetiko sakonak zituzten erlijiosoen guneak ziren. Eremutarrak leku urrunetara joaten ziren bakardade bila, eta babesleku harritsuak bilatzen zituzten kobazuloak eraikitzeko. Lantzeko errazak ziren haitz geruzak aukeratzen zituzten, Gaubean kare-harri zuria, eta bertan eraikitzen zuten eruen bizilekua, otoitz egiteko gunea, eta hilobiak.

Corro eta Pinedokoak dira Gaubean aurkitutako haitzulo artifizial garrantzitsuenak. Bien kasuan haitz bakartuak aukeratu zituzten kobak egiteko, baina bertara iristeko arazorik ez dago. Biak ondo seinaleztatuak daude eta gainera nahi izanez gero GR1 ibilbidea haitzulo artifizialetara hurbiltzen da. Bailaran zehar San Martin de Valparaison, Tobillasen, Quejon, Barrion eta Valpuestan era badira horrelako multzoak, orotara 18 aurki daitezke.

Pinedo

Pinedoko multzoa Santiago izenez ezagutzen da. Interes handikoa da eta hainbat gelek osatzen dute. Bi altuerako haitzuloa da. Eremutarra haitzuloaren beheko aldean bizi zen, eta goian otoitz egiten zuen. Gainera goiko aldean bi hilobi ikus daitezke. Lurzoruan egindako beste hiru hilobi antropomorfo ere badaude -pertsonaren neurrira egindakoa-, kobaren ondoan. Continue reading “Kobatik kobara, bailaran ibilaldia”