Ke egunak Gasteizen

Pelikularen filmaketaren une bat. PHOT.OK

1976ko martxora itzuli da Gasteiz, aste batzuez. Biztanleek hainbat auzotan ikusi ahal izan dituzte praka kanpaidunekin eta alkandoraren lepo luzeekin jantzitako lagunak. Grisak ere itzuli dira kaleetara, haien fusilekin, borrekin eta ke potoekin. Berriro entzun dira Zaramagako San Frantzisko elizaren inguruetan langileen oihuak, eta berriz idatzi dute “justizia” plazako zoruan, odolarekin barik pintura gorriarekin.

Jarraitu Ke egunak Gasteizen irakurtzen

Advertisements

Gai toxiko arriskutsuen maila gainditu du Zadorrak

Gai toxiko arriskutsuen maila beste behin gainditu du Zadorra ibaiak. Legediak zehazten dituen parametroak aise gainditu dira Lantaron eta Iruña Oka udalerrietan 2014. urtean. Ebroko Ur Konfederazioak urtero egiten duen txostena aurkeztu du.

Jarraitu Gai toxiko arriskutsuen maila gainditu du Zadorrak irakurtzen

Atiega-Barron urtegia egiteko plana berpiztu dute

 

IMGP6473

Añanako sailak ureztatzeko lau mila miloi litro ur bildu, 56 hektarea okupatu eta 182 miloi euro gastatuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak Atiega eta Barron herrien artean presa erraldoia eraikitzeko egitasmoa berpiztu dute. Urtegi berriak Barron eta Atiega egun lotzen duen errepidea eta bi herrietako eta ondoan dagoen Gineako nekazarien eta abeltzainen lurrak ureztatuko ditu. Jarraitu Atiega-Barron urtegia egiteko plana berpiztu dute irakurtzen

Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua

ARKAMO_AArkamu mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu du Eusko Jaurlaritzak, eta Natura 2000 Europako sarean sartu dute. Gibillo-Arrastaria ingurunearekin eta Salvada-Gorobel mendilerroarekin batera, Araban bikain zaindutako gune naturalen artean dago Arkamu.

Jarraitu Arkamu izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremua irakurtzen

Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden

IMGP6405

Neguko euriak hasi baino lehen Trespondeko zubiaren gaitasun hidraulikoa hobetzeko lanak bukatu nahi dituzte. Urriaz geroztik hondeatzeko makinak sastrakak eta oztopoak kentzen egon dira; eta zubiaren zutabeetan harrapatuta zeuden hainbat enbor ere kendu dituzte. Zadorra ibaian gora metatutako abarrak eta baso hondarrak ere ezabatzen ari dira. Zubiaren forma dela eta askotan geratzen baitira trabatuta.

Jarraitu Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden irakurtzen

Orbelaren eta sekuoiaren artean jaio da Arabako Kulturaren Mahaia

Krea Eraikina

Kulturaren baso sendoa osatu nahi dute. Arabako kultura-eragileek salatu dute kulturak, zimenduak ahulduta dituenez gero, lurra jo duela eta benetan gertatzen dena “simulazio kulturala” besterik ez dela, inolako egonkortasunik eta sakontasunik gabe. Haatik, uste dute “hondakinen” artean “hazi solte batzuk” hazten hasi direla elkarrekin lan egitea dagokiela. Horrenbestez, Arabako Kulturaren Mahaia eratu dute, artisten ekimenez sorturiko orbel kulturalaren eta erakundeek bultzatzen dituzten sekuoiaren antzeko ekimen handinahien arteko hutsunea betetzeko. Jarraitu Orbelaren eta sekuoiaren artean jaio da Arabako Kulturaren Mahaia irakurtzen

Añana, euskararen basamortua

euskaldunen bilakaera añanan50 urte ondoren Gaubeako liburutegiak lehenbiziko aldiz hitzaldi bat euskaraz eskaini zuen iragan urrian. Miraria. Salbuespenik gabe aplikatzen den araua baita Añanako Kuadrillan euskarari eta euskaldunei ezikusiarena egitea. Administrazio publikoetatik hasita eta tokiko elkarte edo enpresa pribatuetara zabaltzen da jarrera.

Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuak argitaratzen duen euskaren agendari begiratuta ohar gaitezke urtarriletik abendura arte Kuadrilla osatzen duten hamar udalerrietan soilik bost ekitaldi egin direla euskaraz: Martxoak 7an Arabako Bertsolari Txapelketaren 6. Finalaurrekoa Langraiz Okan, uztailak 26an Betagarri eta Xaikoren kontzertua Lantarongo jaietan, urriak 30ean Gaubeako Liburutegian lehen aipatu hitzaldia, eta azaroak 21ean Antezanan egin zen bertso-afaria. Euskararen agendaren eskaintza urria begi bistakoa da, eta gainera egunerokoan antolatzen diren kirol, aisialdi eta kultur jardueretan euskara ez da existitzen ezta euskaldunon eskubideak ere. Bederen Olentzero jaia antolatzen da ia herri gehienetan, baina orotan euskararen erabilerarako aukera gutxi dago Kuadrillan.

Bestetik bertako administrazio publikoek euskararekiko eta tokiko euskaldunen eskubideekiko erakusten duten errespetu falta oso nabarmena da. Ohikoa da udalek kartelak eta esku-orriak erdara hutsean argitaratzea. Udalen web orri gehienak erdara hutsean daude eta sare sozialen bitartez zabaltzen duten informazio gehiena erdaraz zabaltzen dute, euskara eta euskaldunak alboratuz. Herritarrekin komunikatzeko hizkuntza ia bakarra erdara da eta euskara agertzen denean.

Administrazio publikoen aldetik mespretxuzko jarrera baldin badago, tokiko elkarte eta enpresa pribatuek zabaldutako ereduari eusten diote. Tabernetan, dendetan… euskara ez da existitzen, modu sinbolikoan ere ez.

Bada euskara eta euskaldunak kontuan ez hartzeko joerak Añanako Kuadrillaren errealitate soziolinguistikoari bizkarra ematen dio. Izan ere Eusko Jaurlaritzaren V. Inkesta Soziolinguistikoko datuei erreparatuz gero (2011.arenekoak) Añana Kuadrillaren populazioren erdia euskalduna edo ia euskalduna da. 8.825 biztanletik 4.111 hain zuzen ere.

Gainera azken urteetako eboluzioa oso kontuan hartzekoa da. Eustaten eta Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera 1981. urtean 39 euskaldun zegoen Añana Kuadrillan, 1986. urtean 45 eta 1991. urtean 89. Hots, hogei urteko epean euskaldunen kopurua %97,7 igo da Añanako hamar udalerrietan.

Haatik euskararen erabilera bultzatzeko dinamikak eta tokiko administrazio publikoen euskara politikak iraganean ainguratuta daude, duela 50 urteko errealitate soziolinguistikoan izoztuta.