Europako hiriburu berdeenetako batean bizi dira gasteiztarrak. Hala berretsi zuen, iragan martxoan, FAOk, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak. Domina ez dute egun batetik bestera lortu: 25 urteko lanaren zuzeneko ondorioa da Arabako hiriburua inguratzen duen “eraztun berdea” sendotzea. Bidea ez da samurra izan, presio ugari izan baitira, eta oraindik ere badaude, batik bat hirigintzaren aldetik. Jarraitu “Gasteizko bizkarrezur berdeak, 25 urte” irakurtzen
Egilea: Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute
Ke egunak Gasteizen
1976ko martxora itzuli da Gasteiz, aste batzuez. Biztanleek hainbat auzotan ikusi ahal izan dituzte praka kanpaidunekin eta alkandoraren lepo luzeekin jantzitako lagunak. Grisak ere itzuli dira kaleetara, haien fusilekin, borrekin eta ke potoekin. Berriro entzun dira Zaramagako San Frantzisko elizaren inguruetan langileen oihuak, eta berriz idatzi dute “justizia” plazako zoruan, odolarekin barik pintura gorriarekin.
Gai toxiko arriskutsuen maila gainditu du Zadorrak
Gai toxiko arriskutsuen maila beste behin gainditu du Zadorra ibaiak. Legediak zehazten dituen parametroak aise gainditu dira Lantaron eta Iruña Oka udalerrietan 2014. urtean. Ebroko Ur Konfederazioak urtero egiten duen txostena aurkeztu du.
Jarraitu “Gai toxiko arriskutsuen maila gainditu du Zadorrak” irakurtzen
Atiega-Barron urtegia egiteko plana berpiztu dute
Añanako sailak ureztatzeko lau mila miloi litro ur bildu, 56 hektarea okupatu eta 182 miloi euro gastatuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak Atiega eta Barron herrien artean presa erraldoia eraikitzeko egitasmoa berpiztu dute. Urtegi berriak Barron eta Atiega egun lotzen duen errepidea eta bi herrietako eta ondoan dagoen Gineako nekazarien eta abeltzainen lurrak ureztatuko ditu. Jarraitu “Atiega-Barron urtegia egiteko plana berpiztu dute” irakurtzen
You must be logged in to post a comment.