Uholdeak saihesteko zubia garbitu dute Tresponden

IMGP6405

Neguko euriak hasi baino lehen Trespondeko zubiaren gaitasun hidraulikoa hobetzeko lanak bukatu nahi dituzte. Urriaz geroztik hondeatzeko makinak sastrakak eta oztopoak kentzen egon dira; eta zubiaren zutabeetan harrapatuta zeuden hainbat enbor ere kendu dituzte. Zadorra ibaian gora metatutako abarrak eta baso hondarrak ere ezabatzen ari dira. Zubiaren forma dela eta askotan geratzen baitira trabatuta.

Halaber, Trespondeko zubi zuloen inguruko lohiak eta lokatzak kendu dituzte jada eta modu honetan urtero gertatzen diren uholdeak saihestuko dira. Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak neguko euriak hasi aurretik zubiaren edukiera hidraulikoa hobetu nahi dute eta gaitasun handiagoa bermatu.

Iragan otsailean Iruña Oka udalerriko Biloda eta Tresponde herrietan arazo larriak gertatu ziren ur-jausien ondorioz Zadorra ibaiak gainezka egin zuelako. Ehunka hektarea nekazaritza lur ur azpian geratu ziren eta herrietara sartzeko bideak ere urak hartu zituen. Billoda eta Trespondeko bizilagunek urteak daramatzate Zadorra ibaiak sortzen dituen arazoak pairatzen eta sarritan zuzendu dira administrazioei soluzioak exijitzeko.

 

Advertisements

Argitaratzailea

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute

Kazetaria. Journalist.