Tobillas, iheslari kristauen aterpe

IMGP5408IMGP5384Tobillas herrian biltzen dira Arabako mendebaldean kristautasunaren sarreraren bi testigantza nagusi: VI. mendetik aurrera eliza ofizialaren aginduetatik ihesi iritsi ziren eremutarren kobazuloak, eta IX. mendean musulmanen presioa saihestu nahiean herrira joan ziren elizgizonek eraikitako San Roman monasterioa.

Egun tenplu prerromanikoaren arrastoak hoberen gordetzen dituen Arabako eta Hego Euskal Herriko eliza da da Tobillasko San Roman. Avito abadeak IX. mendean fundatu zuen San Roman monasterioa aintzineko beste tenplu baten gainean. 822. urtean abadeak utzitako testamentuan jasotzen denez ingurukoen artean aberatsena da San Roman. Hala idi uztarri bat, ehun behi, 20 zaldi, 500 ardi, 24 liburu, eta jabego handiak zituen inguruetan (Urduñan, Gaubeako iparraldean, Valluercan, Quintanillan, Acebedon, Gesaltzan gatz putzuak..).

Urte luzez eraikin erromanikoa zela pentsatu bazuten ere, 1994. urtean sabaia erori zitzaionean hasi ziren bertan lanean. Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Ondarearen Zerbitzuak EHUko doktore Agustin Azkarateri eskatu zion Tobillasko elizaren hormak azter zitzala, sakristia eraisteko lanak hasi zirenenan elementu berezi batzuk atzeman zituztelako, eta sorpresa handia hartu zuten garai prerromanikoko lekukotza garrantzitsu batzuk aurkitu zituztelako.

Aurkikuntza horri esker, San Roman elizak oso garrantzi handia hartu zuen penintsulako arkitektura prerromanikoaren esparruan. Gainera, esperientzia horretan oinarritu dira beste eraikin asko zaharberritzeko ezarritako planteamenduetan, besteak beste Gasteizko San Maria Katedralean.

Eliza bisitatzeko aukera dago Tobillaseko herritarrei giltza eskatuz gero.

Kobazuloak berriz herritik 300 metrora daude, ondo seinaleztatutako bide batean. Gaubeako gainerako kobak bezalaxe bizileku eta tenplu bezala erabiltzen zituzten eremutarrek, garai hartan elizak zuen handikeriari aurre eginez.

Advertisements

Egilea:

Kazetaria. Journalist.