Argazki lehiaketa antolatu du Añanako Ekoizleen Azokak

IMG_0002Maiatzak 25era arte aukera izango da Añanako Ekoizleen Azokak antolatu duen lehen argazki lehiaketan parte hartzeko. Sari gisa Uribarri Gaubeako azokan salgai jartzen ohi dituzten produktuekin osatutako saskia banatuko dute. Hiru maila zehaztu dituzte eta hiruretan banatuko dira sariak, 12 urtetik beherakoentzat, 12 eta 17 urte dituztenentzat, eta 17 urtetik gorakoentzat.

Tokiko azokak, bertako ekoizleak eta produktu mota bakoitzaren elaborazioa dira argazki lehiaketarako gai nagusiak. Oinarrietan jasotzen denez, argazkiaren tamaina gutxi gora behera 12,7×17,7 izan beharko da, eta pertsona bakoitzeko argazki bana onartuko dute. Argazkiak Gaubeako liburutegian edo azokan bertan entregatu daitezke, eta lanarekin batera autorearen datuak eta argazkia non egina dagoen azaldu beharko dira.

Argazkiak zuri beltzean edo kolorean aurkeztu daiteke baina ez dira onartuko argazki muntaiak ezta ukituriko lanak ere. Gainera, ezin dira beste lehiaketa batean saritutako argazkiak aurkeztu.

 

Advertisements

Egilea:

Kazetaria. Journalist.