Enplegua sortzeko ekimenak abiatu dituzte Añanako Kuadrillan

IMGP4519Enplegua sortzeko urratsak egin berri dituzte Gaubeako Udalak eta Añanako Landa Garapenerako Elkarteak. Udalerrian enpresa berriak sortzeko edo azken bi urteetan sortu direnak laguntzeko 128.242 euroko diru partida banatuko du Gaubeako Udalak urtea amaitu bitartean. Ezinbesteko baldintzak dira enpresa Gaubean kokatzea, bertan erroldatuta egotea eta bi urteko jarduera bermatzea dirulaguntza jaso eta gero. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.

Enplegua sortzeko urratsak egin berri dituzte Gaubeako Udalak eta Añanako Landa Garapenerako Elkarteak. Udalerrian enpresa berriak sortzeko edo azken bi urteetan sortu direnak laguntzeko 128.242 euroko diru partida banatuko du Gaubeako Udalak urtea amaitu bitartean. Ezinbesteko baldintzak dira enpresa Gaubean kokatzea, bertan erroldatuta egotea eta bi urteko jarduera bermatzea dirulaguntza jaso eta gero. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.
Gaubeako udalbatzak iragan otsailan onartu zuen aipatu diru kopurua eskualdeko enpresa txikiak eta autonomoak laguntzeko asmoz. Hala, hamar langiletik beherakoentzat banatuko dira partidak eta askoz jota enpresa bakoitzak aurkezten duen aurrekontuaren %40a estaliko da era honetan. Inolaz ere ez da 24.000 euro baino gehiago emango enpresa bakoitzari.
Udalak argitaratu dituen oinarrietan jasotzen denez, diru laguntzak erabili ahalko dira besteak beste lokalaren alokairua ordaintzeko, altzairuak edo ekipamendua erosteko, web orria sortzeko, wifi zerbitzua eta informatika ekipamenduak jartzeko, errotulazioa egiteko edo gizarte segurantzaren kuotak ordaintzeko.
Behin dirulaguntzaren programa Arabako Aldizkaria Ofizialean argitaratzen dutenean, dirulaguntza eskaerak aurkeztu daiteke udal bulegoan eta Gaubeako Udalak hiru hilabetean behin aztertu eta erabakiko du partidaren banaketari buruz.
Enpresen haztegia
Bestetik, Añanako Landa Garapenerako Elkarteak eta Lantarongo Udalak enpresen haztegia martxan jarri dute Lantarongo industrialdean. Bertan 100 metro kuadroko pabiloiak egokitu dituzte enpresa berriak jasotzeko. Banako espazioaz aparte, administrazio gunea, aldagelak eta komunak partekatuko dituzte. Añanako Elkarteak aditzera eman duenez, espazio horietan bost urtez egon ahal izango dira enpresa berriak alokairua ordaindu gabe. Bereziki nekazaritzako elikagaiekin zerikusia duten enpresei zuzenduriko ekimena da.
Eskaerak aurkezteko epea hilaren amaieran itxiko dute. Enpresen haztegiaren inguruko informazio gehiago edo aholkularitza nahi duenak Añanako Landa Garapenerako Elkartearekin harremanetan jar daiteke, Lantarongo udaletxean edo 945 332118 telefonoan.
Gaubeako Udalak eta Landa Garapenerako Elkarteak abian jarritako ekimen biak Añanako eskualdean lan aukera berriak sortzeko eta sare ekonomikoa dinamizateko helburua dute. Halaber, langabeziari aurre egitea. Izan ere, Lanbideren azken datuen arabera Añanako eskualdean 553 lagun daude langabezian eta horrenbestez langabezi tasa %10,24koa da.

Advertisements

Egilea:

Kazetaria. Journalist.